2026-2027 denboraldian izena eman
Izen emate irekiak.
Kairoscoren, entrenamenduak zuei egokitzea nahi dugu, zer eta noiz egin aukeratzeko askatasuna izan dezazuen. Horregatik, kirolari mota guztientzako modalitateak eskaintzen ditugu: astean saio bakarra egin nahi dutenentzat zein maiztasun handiagoz entrenatu nahi dutenentzat.
Astean 2 saio edo gehiagoko abonua duten kirolariek erreserba errepikakorra (astelehenetik ostegunera) eskatu ahal izango dute. Horri esker, igerilekuko entrenamenduetan plaza finkoa izango dute. Aukera hau ez dago erabilgarri astean saio bateko abonua dutenentzat.
Saioak hilabete berean berreskuratu ahal izango dira, betiere tokia badago, GoTeamUp entrenamenduen kudeaketarako aplikazioaren bidez.
Kiroldegira sartzeko, beharrezkoa da Kirol Txartela izatea edo, bestela, dagokion sarrera ordaintzea.
Lehenengo kuotarekin 65€ko matrikula ordainduko da. Zenbateko hori osorik federazio-lizentziaren izapideetara bideratuko da, kirolariak beharrezko dokumentazioa aurkeztu ondoren.
Saio 1 astero — 63€/hilabetea
2 saio astero — 84€/hilabetea
3 saio astero — 102€/hilabetea
Pase osoa — 117€/hilabetea – saio mugagabeak
Edozein zalantza izan ezkero gurekin kontaktuan jarri zaitezke info@kairoscore.com mailean edota telefono bidez:
Aaron Sanchez: 687 75 19 64
Irati Samaniego: 669 10 15 95



