Kairoscore kirol elkarteak igeriketaren hobekuntzarako programa zabala eskaintzen du, mota guztietako kirolariak hazten eta hobetzen iharduena, hasiberrietatik maila gorenean daudenetaraino. Gure programaren bihotza Waterhumans metodoan oinarritutako igeriketa entrenamenduak dira.
Ikaskuntzaren esperientzia erakargarria, dibertigarria eta arrakastasua izan dadin saiatzen gara, igeriketaren abilezia konplexuak praktikara eraman daitezken alorretan banatzen ditugularik, helburu sinple eta argiekin.
Igeriketaren baitako abilezia fisiko zein mentalak lantzen ditugu, osasun edo txapelketa helburuak izanda ere, erritmoa kontrolatzen irakatsiko dizugu, uretan zehar jariatzera iritsiz.
Igerilekuko entrenamenduak zure maila eta abilezien arabera banatuak daude eta Etxadi, Intxaurrondo eta Anoetan burutzen dira.
MEKANIKA ETA IGERIKETA TEKNIKA

Lehenik eta behin igeriketa teknikan eta bere mekanikan zentratzen gara. Igeriketan berria izan edo uretan deseroso sentitzen bazara, Kairoscore da zure teknika hobetzeko leku aproposa, coach onenen aholkuak izango dituzu momento oro, uretatik bertatik zuzenduko zaituzte eta kamera anitzen bitartez grabatuko zaituzte nola igeri egiten duzun ikus dezazun.
SERIE FISIOLOGIKOAK

Bigarrenik, zure teknika hobetzen dezunean eta zure efizientzia maila hazten denean, serie fisiologikoekin osatzen dugu lana, puntako materiala erabiliz zure igeria hobetzeko eta serie bidezko Kairoscoreren entrenamenduekin, kirolaria etengabe motibatzera bideratua daudenak.